XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Familiako bilkura

1- Familian sartuak gare, eta zer galdetzen daukute apezek? Apezek galdetzen daukute familiako bilkurarat gatea.

2- Zer da Jainkoaren haurren familiako bilkura? Meza.

Apezak nahi gaitu elgarretarat bildu, bederen igandetan eta bestetan, Eliza deitu familia huntakoak.

Gu biltzen garen etcheak ere hartako du izena eliza.

3- Jainkoaren haur guziek, igande eta bestetan mezarat gan bear dute? Ba, denek gan bear dute, bainan badire gan nahi ez dutenak.

Familiako bilkura izaki-eta, norbeitek espres egiten badu ez etortzea, erakusterat ematen du, familia ez duela maite eta ez dela bere buruaz baizik orroitzen.